BILBO, 6 (EUROPA PRESS)
'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' filma estreinatuko da Euskal Herriko zenbait zinema aretotan ostiralean, martxoaren 7an, 'Zinema Euskaraz' programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratutako film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadi elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, 'Zinema Euskaraz' programaren baitan aurten ikusiko den hirugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako egitasmoak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.
Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Zinema (Lazkao), Gurea Antzokia (Villabona), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Zugaza Zinema (Durango), Oñatiko Zinema (Oñati) eta Zelai Aristi Aretoan (Zumarraga) ikusi ahako da filma.
Datozen hilabeteetan beste film batzuk ere estreinatuko dira 'Zinema Euskaraz' programaren barruan, eta hurrengoa 'Frida' izango da, martxoaren 28an.