Lukas Marxt austriarraren 'Imperial Irrigation' film labur dokumentalak irabazi du Zinebiko sari nagusia

Lukas Marxt austriarraren 'Imperial Irrigation'
ZINEBI
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 20 noviembre 2020 13:27

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Lukas Marxt artista bisual austriarrak irabazi du Bilboko Udalak antolatzen duen Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiaren 62. edizioko sari nagusia, 'Imperial Irrigation' film labur dokumentalarekin. 7.000 euroko diru sarias eskuratu du horrela Marxtek, jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Artista austriarrak bideoinstalazioa eta zinema uztartu ditu bere ibilbidean, eta erakusketak egin ditu Belgikako edo Amerikako Estatu Batuetako museoetan. 'Imperial Irrigation' lanarekin, egilea Saltongo itsasora itzuli da, 2018an Gijongo Nazioarteko Zinemaldian saritua izan zen 'Imperial Valley' (2017) filman egin zuen moduan.

Telematikoki jakinarazi dira aurten epaimahaiak saritutako film laburrak. Anette Dujisin zinema programatzaileak, Eugenia Mumenthaler ekoizleak, Izibene Oñederra zuzendari eta ekoizleak, Daniel Ribas ikertzaile eta idazleak eta Txani Rodríguez idazle, gidoilari eta kazetariak osatu dute epaimahaia.

Vanesa Fernández jaialdiko zuzendariak eta Rubén Corral programatzaileak jakinarazi dituzte irabazleen izenak, Bilboko udaletxetik, epaimahaikideek ezin izan direlako Bilbon izan Zinebi 62an bertan parte hartzeko.

Horrela, Euskal Film Labur Onenaren saria Estibaliz Urresolak irabazi du, 'Polvo somos' dokumentalarekin, eta Espainiako Film Labur Onenarena, Lur Olaizolak, 'Zerua Blu' dokumentalari esker.

Guztira 60 film labur lehiatu dira Zinebiren edizio honetan (21 fikzio, 20 dokumental eta 19 animazio), eta generoen araberako Mikeldi sariak ere banatu dira: Zhenia Kazankinaren 'Rio' errusiar ekoizpenarentzat izan da Fikziozko Film Laburrik Onenaren saria, Paul Heintzen 'Shanzhai Screens' Frantziako lanarentzat Film Labur Dokumental Onenarena, eta Kangmin Kimen 'Kkum' Koreako eta AEBetako koprodukzioarentzat Animaziozko Film Laburrik Onenarena.

Halaber, ZIFF - Zinebi First Film nazioarteko lehiaketako lehen lan onenaren saria 'The Earth is blue as an orange' filmarentzat izan da. Ukrainako eta Lituaniako koprodukzioa da, eta Iryna Tsilykek zuzendu. 12.000 euro jasoko ditu.

Gainera, ZIFF - ZINEBI First Film sailean parte hartu duten filmen artean, gazte epaimahaiko kideek André Guiomarren 'A nossa terra, o nosso altar' dokumenatala saritu dute (2.000 euro).

Bestalde, SGAE Fundazioko Euskadiko Kontseiluak Estibaliz Urresolaren 'Polvo somos' fikziozko film laburrari eman dio Euskal Gidoi Onenaren sria eman dio (3.000 euro), eta EiTB Publikoaren Saria (3.000 euro), Aitor Gametxoren 'Hemen. Gaur. Berriz' dokumentalarentzat izan da.

Bertoko Begiradak sailean lehiatu diren film laburren artean, FAS zineklubak ematen duen 2.000 euroko saria Pablo Hernandoren 'El Ruido Solar' lanarentzat izan da, eta Marit Weerheijm zuzendari herbeheretarraren 'En Route' fikziozko pelikularentzat izan da Unicef saria.

ZINEBDI NETWORKING

Bestalde, Zinebi 62k eta Euskal Ekoizleen Elkarteak 'Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunea' dokumentalen hirugarren foro profesionala egin zuten asteartean, Euskal Telebistaren (ETB), Europa Creativa MEDIA Desk Euskadiren eta Zineuskadiren babesarekin, euskal zineman sormena sustatzeko eta ikus-entzunezko ekoizpena garatzeko.

Bada, topaketaren hirugarren deialdira 31 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik zortzi aukeratu zituzten foroan parte hartzeko. Hautatutako proiektuei aholkularitza eman zien adituen nazioarteko batzordeak erabaki zuen 10.000 euroko laguntza ematea Amaia Remírez-ek zuzendutako 'Bayo Bayo Bay' proiektuari.

Pandemiak eragindako mugikortasun murrizketen ondorioz, Zinebik protokoloak indartu ditu bere ikusleentzako presentziazko lehiaketa segurua bermatzeko, eta, beste erabaki batzuren artean, itxiera gala bertan behera uztea erabaki zen. Horren ordez, ostiral honetan, 18:00etatik aurrera, Arriaga antzokian egingo da saritutako film laburren proiekzioa.

Contenido patrocinado