Merinalde Eguna larunbat honetan ospatuko da Gerediagan

Actualizado: viernes, 26 diciembre 2014 13:42

BILBO 26 Dic. (EUROPA PRESS) -

Merinalde Eguna Gerediagako (Abadiño, Bizkai) Foru Zelaian ospatuko da larunbat honetan, abenduaren 27an, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldi honekin, Gerediaga Elkarteak "eskualdearen pertsonalitatea aldarrikatu" nahi du. "1875. urte arte iraun zuen eredua gogoratu nahi dugu eta gaur egun izan dezaken balioa azpimarratu", adierazi dute Gerediaga Elkarteko ordezkariek.

Era berean, 1997tik urte birik behin, Gerediagak Durangaldekoa ez den pertsona bati Durangaldeko Teila oroigarria ematen dio. "Teila dugu euskal kulturan etxekotasuna adierazten duen ikurra eta, saria eskuratzean, omenduak bere lanagatik herriko esker ona jasotzen du", azaldu dute.

Horrela, Durangaldeko Teila sariaren bederatzigarren edizioan, Juanjo Moreno jesuita izango da saritua, eskualdean 44 urteetan zehar egindako lana aintzatetsiz.

Orain arteko Teila saridunak, Gregorio Monreal Zia historiagilea (1997), Pedro Mª Basañez arkitektoa (1999), Adrian Zelaia legelaria (2001), Karmele Goñi etnografoa (2004), Enrique Ibabe buztingintzari buruzko ikerlaria (2006), Jose Angel Barrio Loza artearen historiagilea (2008), Jose Luis Muñoyerro 'Munitibar' kazetaria (2010) eta Iñaki García Camino arkeologoa (2012) izan dira.