Merkataritzaren salmentak %4,9 gehitu dira EAEn urteko bigarren hiruhilekoan

Archivo - Denda bat
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: martes, 13 septiembre 2022 10:46

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Handizkako eta txikizkako merkataritzak eta motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen dituen merkataritza sektoreak %4,9 gehitu ditu salmentak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2022ko bigarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan, prezio finkoetan eta egutegiko ondorioak atera ondoren. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, urtaroen araberako ondorioak alde batera utzita, salmentek %0,7 egin dute gora bigarren hiruhilekoan, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Azterketa xeheagoa eginda, salmenten urte arteko bilakaera positiboak izan dira handizkako zein txikizkako merkataritzetan, %7,8ko eta %4,2ko hazkundeekin, hurrenez hurren, termino finkoetan. Motordun ibilgailuen salmentan eta konponketan, aldiz, salmentak 2021eko bigarren hiruhilekoan baino %9,7 baxuagoak izan dira aurten.

Bestalde, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten hazkundea %1,5ekoa izan da handizkako merkataritzan eta %0,8koa txikizkakoan. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa sektorean, berriz, salmentek %5,9 egin dute behera, hiruhilekoen arteko terminoetan.

Lurraldeen arabera, merkataritza sektorearen salmentak %7,3 gehitu dira salmentak Bizkaian urteko bigarren hiiruhilekoan urte arteko terminoetan, %2,9 Araban eta %2,1 Gipuzkoan. Urteko lehen hiruhilekoaren aldean, berriz, salmentek %1,6 egin dute gora Bizkaian eta %0,1 Araban, baina %0,3 jaitsi Gipuzkoan.

Azkenik, EAEko merkataritza sektorean lanean ari diren pertsonen indizeak %1,3 egin du gora 2022ko bigarren hiruhilekoan iazkoarekin alderatuta, eta urteko lehen hiruhilekoarekin alderatzen bada, enpleguari egonkor eutsi zaio.