Munduko desberdintasunak islatzen dituzten zortzi artisten lanak bildu ditu Gasteizen 'Egiturazko pobrezia' erakusketak

'Egiturazko Pobrezia' Erakusketaren Aurkezpena
GASTEIZKO UDALA
Publicado: martes, 10 diciembre 2024 17:29

GASTEIZ 10 Dic. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak 'Egiturazko pobrezia' erakusketa inauguratu du astearte honetan, Giza Eskubideen Egunarekin bat eginez, eta 2025eko otsailaren 2ra arte izango du ikusgai. Zortzi artistek prestatu dute erakusketa, eta munduko desberdintasunak jorratu dituzte euren lanekin hainbat ikuspegitatik.

Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak Montehermoso Kuklturunearen laguntzarekin sustatu duen 'Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa' deialdiaren 12. edizioan aukeratutako proiektua da erakusketa.

Proiektuaren eta erakusketaren xehetasunak prentsaurrekoan azaldu dituzte Garapenerako Lankidetzarako zinegotzi Ana Lopez de Uraldek, Nazioarteko Elkartasuna GGKEko ordezkari Federico Cesanak eta Erakusmeta-Zas Espazioa kultur elkarteko ordezkari Ariana Rac artistak.

Lopez de Uraldek azaldu dutenez, deialdian "aukeratutako proiektuak gogoetarako gonbita egiten du eta herritarren artean txirotasunaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzen du hainbat ikuspegitatik. Horrez gain, giza eskubideen alde lan egiten duten gizarte eta kultura arloko erakundeen lana ere zabaltzen du".

Bada, 'Egiturazko pobrezia' erakusketa zortzi artistek garatu dute, Erakusmeta-Zas Espazioa kultur elkartearen koordinazio eta aholkularitzarekin eta giza eskubideetan aditua den Nazioarteko Elkartasuna GGKEren prestakuntzarekin.

Erakusketaren inaugurazioa 18:30ean izango da, eta artistek bisita gidatua egingo dute. Otsailaren 2ra arte egongo da zabalik, eta urtarrilean zehar jarduera osagarriak egingo dira, hala nola mahai inguru bat, tailer bat eta erakusketari buruzko katalogo baten argitalpena.

Contador

Leer más acerca de: