Nekaturreko landa ostatuek %77ko okupazioa izan dute Aste Santuko ostegunetik igandera

Archivo - Landa ostatu bat
NEKATUR - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 22 abril 2025 13:03

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Nekatur Euskadiko landa ostatuen elkarteko kide diren establezimenduek %77ko okupazioa izan dute Aste Santuko ostegunetik igandera bitartean, eta %83koa ostegunetik larunbatera.

Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, lurraldeka, Araban izan du okupaziorik altuena, %86ra iritsita, iazko Aste Santuan baino ia %11 gehiago. Eskualdeka, Gasteizkoan %100ko okupazioa izan da, eta Aiaraldean, Arabako Bailaretan eta Arabar Errioxan %90 ingurukoa.

Bizkaian %75eko okupazioa izan da, eta Lea Artibai izan da okupaziorik altuena izan duen eskualdea, %94rkin, Durangaldearen (%83) eta Urdaibairen (%78%) aurretik.

Gipuzkoan, bestalde, okupazioa %75ekoa izan da (aurreko urtean baino %2 gutxiago), eta Oarsoaldea (%90) eta Debabarrena (%88) izan dira okupaziorik altuena izan duten eskualdeak, Tolosaldearen (%87) eta Debagoienaren (%82) aurretik.

Okupazio handieneko gaua ostiralekoa izan da, %87 ingurukoa izan baita EAE osoan (Araban %92koa, Bizkaian %82koa eta Gipuzkoan %84koa).

Bestalde, Pazko Asteari dagokionez, eta azken orduko erreserben zain, okupazio maila %33koa da EAEko landa ostatuetan, Nekaturren datuen arabera. Gasteizko eskualdean eta Arabako Lautadan okupazioa %88koa eta %83koa da, hurrenez hurren.

Bisitarien jatorriari begiratuta, EAEko barne merkatuaz gain, Kataluniako, Madrilgo Erkidegoko eta Valentziako Erkidegokoak izan dira Nekaturreko landa ostatuetan erreserba gehien egiten dituztenak. Beste herrialde batzuei erreparatuz, Frantzia da urtez urte lehen postuetan dagoena merkatu igorleen barruan, nahiz eta Aste Santuan presentzia handirik ez izan.

Azkenik, Nekaturreko landa ostatuek %59ko okupazioa dute une honetan apirilaren 30eko eta maiatzaren 1, 2 eta 3ko gauetarako, zubia egun berberetan izan zen 2014an baino gehiago. Okupazioa %67koa da maiatzaren 1, 2 eta 3ko gauetarako erreserbak kontuan hartzen badira (%56koa Araban, %53koa Bizkaian eta %73koa Gipuzkoan).

Contenido patrocinado