Patricia Horcajada eta Alba Gonzalez ikertzaileek irabazi dituzte Deustuko Unibertsitatearen Ada Byron sariak

Patricia Horcajada (ezkerrean) eta Alba Gonzalez
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Publicado: sábado, 5 octubre 2024 13:32

BILBO 5 Oct. (EUROPA PRESS) -

Patricia Horcajada Cortes eta Alba Gonzalez Alvarez ikertzaileak dira Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen Ada Byron sarien hamaikagarren edizioko irabazleak. Epaimahaiak berrikuntza eta aurrerapen teknologikoari egindako "ekarpen bikaina" nabnarmendu du bien kasuan.

Zehazkiago, Deustuko Unibertsitatetik jakinarazi dutenez, Patricia Horcajada energian, osasunean eta ingurumenean aplikatzeko material multifuntzional berrien diseinuko aditu madrildarrak Senior kategoriako saria eskuratu du, eta 3D inplante pertsonalizatuak garatzen aitzindaria den Alba Gonzalez burlatarrak 35 urtetik beherakoen kategoriakoa.

Patricia Horcajada Cortes IMDEA Energia erakundeko Material Porotsu Aurreratuen Unitateko arduraduna da, eta puntako zientzialaria materialen zientziaren arloan. Bere jarduna diziplina ugarikoa da, baina material porotsu berrien diseinua eta sintesia du ardatz, arlo estrategikoetan aplikatzeko.

Aitzindaria izan da MOF motako egiturak aplikatzen farmakoen askapenean, ahoko desintoxikazioan edo nekazaritzan. Lankidetza sare zabala du, 70 MOF egitura berri baino gehiago egin ditu, eta nazioartean ospe handiko ikertzaile ezaguna da.

Bestalde, Alba Gonzalez Alvarez Ingeniaritza Biomedikoan doktorea eta Xcure Surgical delakoaren sortzailea da. Xcure Surgical start up bat da, inplante pertsonalizatuak eta neurrira egindako instrumentazio kirurgikoa sortzen ditu giza gorputzaren hezur berreraikuntza konplexuak behar dituzten pazienteentzat.

Hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia akademikoa, industriala eta ospitalekoa du osasun produktuen I+G+B arloan, eta aitzindaria da ospitale ingurunean 3D teknologiaren inplementazio klinikoan, kasu kliniko konplexuak dituzten pazienteen kasuetan.

ADA BYRON SARIAK

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak duela 11 urte sortu zituen Ada Byron sariak, eta gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Emakunderen eta Danobatgroup enpresaren babesa eta Innobasque eta Innolabe zentroen laguntza dute.

Sariak Estatuko erreferente bihurtu dira eta zientziaren, teknologiaren eta ingeniaritzaren arloetan emakumeek egiten duten lana erakusten dute. Aldi berean, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzea du helburu.

Aurten 178 hautagai izan dira, aurreko edizioan baino 12 gehiago, etas hautagaitza gehien izan duen edizioa izan da, gazteak nabarmenduz. Jatorri geografikoari begira, toki askotako hautagaiak izan dira, eta lanbideak ere anitzak izan dira, hala nola informatika, kimika, aeronautika, farmazia, industria, telekomunikazio eta ingurumenaren arloak.

Contador