Photo-Araba artxiboak 200.000 irudi baino gehiago zabaldu ditu jada doan

Legutio Gerra Zibilean
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Publicado: viernes, 3 enero 2025 17:51

GASTEIZ 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Photo-Araba Arabako Foru Aldundiaren irudi historikoak zabaltzeko Arabako Artxiboaren atariak 200.000 irudi baino gehiaho zabaldu ditu jada libre eta doan, eta, hori ospatzeko, bi argazki erakusketa berri argitaratu ditu: 'Villarruinas. Gerra Zibila Araban' eta 'Hemen petrolioa dago!'.

Foru erakundetik jakinarazi dutenez, lehenengo erakusketa German Ruiz Llano historialariak egin zuen, eta Espainiako Gerra Zibilean Araban izandako Legutioko batailak ekarri zuen eraikin eta azpiegituren suntsipena aztertzen du.

Borrokaldiak amaitu zirenean, 1936ko abenduan, Legutiori 'Villarruinas' ezizena jarri zioten. Elizetan izandako kalte handiek ondare historiko eta artistikoaren galera izugarria eragin zuten, erakusketako argazkietan ikus daitekeenez. Argazki horietako batzuk inoiz argitaratu gabeak dira.

Bigarren erakusketan, berriz, Kepa Baquedanok gehienentzat ezezaguna den istorio bat kontatzen du irudien bidez. 1960ko hamarkadan petrolioa eta gasa esploratzeko gune garrantzitsua izan zen Araba, eta 50 zundaketa baino gehiago egin ziren. 1973ra arte, Espainian 4.900 metro baino sakonago heldutako bost zundaketa baino ez zeuden, eta haietako lau Araban zeuden. Garai hartan aurkitutako gas hobi batzuk oraindik bere horretan daude.

Bi erakusketa horiek argitaratu direla eta, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak Photo-Arabaren garrantzia gogorarazi du. "Interneteko atari hau 40.000 pertsonak baino gehiagok erabili dute 2022ko ekainean sortu zenetik, eta milioi bat kontsulta baino gehiago egin dira", adierazi dsu.

Interneten dagoen kultura zabaltzeko "Euskadiko proiekturik aktiboenetakoa dela nabarmendu du, eta foru erakundearen asmoa dela "datozen urteetan hazten jarraitzea, bilduma berriak gehituta, Arabako argazkigintzaren historiaren erreferente nagusi bihurtu arte".

Contador