Plazarik Plaza programak kalejirak eta dantza alardeak eramango ditu Bilboko Basurtu auzora irailaren 26tik 28ra

Plazarik Plaza programa
BILBOKO UDALA
Publicado: miércoles, 18 septiembre 2024 10:47

BILBO, 18 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Plazarik Plaza programa antolatu du irailaren 26tik 28ra bitarte, euskal folklorea sustatzeko asmoz, eta kalejirak, dantza alardeak eta bestelako jarduerak eramango ditu Basurtuko kaleetara.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, egitaraua Beti Jai Alai Dantza Taldearekin elkarlanean antolatu da. Basurtu auzoko herri sentimendutik sorturiko taldea da Beti Jai Alai, eta, sortu zenetik, Euskal Herriko dantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, zaindu eta zabaltzeko konpromisoa izan du.

Bada, Plazarik Plaza programaren aurtengo edizioa hasteko, Bilboko Udal Txistulari Bandak 'Zertzeladak' interpretatukoko du irailaren 26an, 18:30ean, Sabino Arana kaleko 50ean izango da. Irailaren 27an, 19:45ean, kalejira izango da auzoko kaleetan, Sabino Arana kaleko 50ean hasita, Kittu taldeak girotuta.

Era berean, irailaren 28an, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika emanaldia eskainiko du Basurtoko kaleetan zehar 13:30ean hasita, herritarrak dantzatzera animatuz. Arratsaldean kalejira egingo da auzoko kaleetatik, 18:30ean, Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Salamancako Surco taldeak gidatuta, eta 19:00etan bi taldeek dantza alardea eskainiko dute Sabino Arana kaleko 50ean.

Contador