Rita Payes, RY X eta Maro ariko dira udazkenean Guggenheim Bilbao Museoaren Art & Music zikloan

Art & Music zikloa
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Publicado: viernes, 19 julio 2024 14:12

BILBO, 19 Jul. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak Rita Payes, RY X eta Maro artisten kontzertuak eskainiko ditu Art & Music programaren barruan datorren udazkenean. Abangoardiako proposamenak dira guztiak, eta emanaldiak Atrioan izango dira, Kutxabankek babestuta, museoko iturriek jakinarazi dutenez.

Rita Payesek hasiko du egitaraua urriaren 26an; RY X azaroaren 23an ariko da, eta Maro, aldiz, abenduaren 1ean. Kontzertu bakoitzerako sarrerak 27,5 euro balio du Museoaren Lagunentzat eta 30,8 euro gainerakoentzat, eta https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/jarduerak web orrian erresbera daitezke.

Gainera, Art & Music programak aukera ematen die kontzertuetara doazenei erakusketak lasai bisitatzeko, 20:30etik aurrera, emanaldiak 22:00etan hasi baino lehen. Era berean, Atrioan bertan edariak eta pintxoak dituen taberna zerbitzua erabiltzeko aukera ere izango da (kontsumizioak ez dira sarreraren prezioan sartzen).

Art & Music zuzeneko kontzertuen egitarauak jarraipena izango du 2025eko udaberrian, eta saio berriak izango dira Atrioan. Guggenheim Bilbao Museoak laster emango du emanaldien berri.

Leer más acerca de: