BILBO 28 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmentak %1,0 igo dira irailean, prezio konstanteetan, aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,4 abuztuaren aldean, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.
Salmentak %0,4 jaitsi dira irailean elikaduraren sektorean abuztuaren aldean, eta %1,9 igo gainerako produktuetan. Urte artean, berriz, salmentak %0,9 jaitsi dira elikaduran eta %4,7 igo gainerako produktuetan.
Lurraldeka, irailean, saltoki eta elikadura kate handietako salmentak %0,8 igo dira Araban eta %1,9 Bizkaian, eta %0,5 jaitsi Gipuzkoan, prezio konstanteetan eta urtetik urterako balioetan. Abuztuarekin alderatuta, salmentek %0,7 egin dute gora Bizkaian eta %0,3 Araban; Gipuzkoan, berriz, %0,1 jaitsi dira.
EAEko merkataritza azalera eta elikadura kate handietako langile kopurua %0,7 igo da irailean aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,6 jaitsi abuztuarekin alderatuta.
Azkenik, saltoki eta elikadura kate handietako salmentek ez dute aldaketarik izan urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan. Lurraldeen arabera, salmentak %0,3 igo dira Gipuzkoan, eta %0,2 jaitsi Bizkaian zein Araban. Sektoreen arabera, elikaduraren salmentak %0,4 gehitu dira urte hasieratik, eta gainerako produktuenek, berriz, %0,8ko jaitsiera.