Sarrerak %0,1 eta gaualdiak %1,1 gehitu dira udan EAEko hotel establezimenduetan

Archivo - Turistak Guggenheim Bilbao Museoan
MUSEO GUGGENHEIM - Archivo
Actualizado: martes, 22 octubre 2024 10:36

BILBO 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 1.172.545 sarrera eta 2.461.084 gaualdi erregistartu dituzte 2024ko udako hiru hilabeteetan (uztaila, abuztua eta iraila), hau da, aurreko urteko aldi metatu berean baino %0,1 eta %1,1 gehiago, hurrenez hurren. Atzerriko bisitarien sarrerak %2,6 gehitu dira 2023ko udaren aldean, eta gaualdiak %3,2, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Lurraldeka, Araban 170.414 sarrera eta 341.596 gaualdi metatu dira udako hiru hilabeteetan, iaz %2,8 eta %4,5 gehiago, hurrenez hurren; Gipuzkoan %2,9 gehitu dira sarrerak eta %3,2 gaualdiak, 480.490 eta 1.054.769 zenbatetsi ondoren, hurrenez hurren; Bizkaian, aldiz, 521.641 sarrera erregistratu dira, %3,3 gutxiago, eta 1.064.719 gaualdi, %1,8 gutxiago.

Bestalde, aurtengo udan zenbatetsitako batez besteko egonaldia 2,10 egunekoa izan da EAEko hoteletan, aurreko urtekoan ikusitako 2,08 egunen gainetik. Plazen okupazio maila %72,3ra iritsi da plazen arabera neurtuz gero, eta %82,2ra gelen arabera neurtuta; horrek esan nahi du %1,9 eta %2,0 puntu jaitsi direla, hurrenez hurren.

Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoa nabarmendu da plazen okupazio mailan (%76,5), eta ondoren Bizkaia (%69,9) eta Araba (%67,8). Gelaka neurtuz gero, okupazio maila %80,0tik gorakoa izan da hiru lurraldeetan: %84,6 Gipuzkoan, %80,6 Bizkaian eta %80,3 Araban.

Hiriburuen arabera, Donostian izan da okupaziorik handiena: %86,8koa plazen arabera neurtuta, eta %92,5ekoa logelen arabera neurtuz gero. Bilbon, okupazio maila %81,7koa izan da plazei dagokienez, eta %88,1ekoa logelei dagokienez, eta, azkenik, Gasteizen, %68,9ko eta %83,7ko okupazio mailak izan dira, hurrenez hurren.

IRAILA

Bestalde, EAEko hotel establezimenduek 359.503 sarrera eta 731.977 gaualdi erregistratu dituzte irailean, hau da, aurreko urtean baino %1,8 eta %0,2 gutxoiago hurrenez hurren. Sarreren %55,0 eta gaualdien %55,1 atzerritarrek egin dituzte.

Araban 51.668 sarrera eta 101.929 gaualdi erregistratu dira, 2023ko irailean baino %6,4 eta %2,1 gehiago, hurrenez hurren; Gipuzkoan, sarrerak %0,8 eta gaualdiak %2,4 gehitu dira, 148.720 eta 313.229 zenbatetsi ondoren, hurrenez hurren; Bizkaian 159.115 sarrera izan dira, iaz baino %6,5 gutxiago, eta 316.819 gaualdi, 2023an baino %3,2 gutxiago.

Hiriburuei dagokionez, sarreren kopuruak %10,5 egin du gora Gasteizen eta %5,1 Donostian; Bilbon, berriz, sarrerak %5,1 gutxitu dira. Era berean, aurreko urteko irailaren aldean, gaualdien igoera %4,4koa izan da Gasteizen eta %6,2koa Donostian, eta %3,3 jaitsi dira Bilbon.

Bestalde, EAEko hotel establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da aurtengo irailean, eta horrela, aurreko urteko hil bereko 2,00 egunekoa baino handiagoa izan da. Betetze maila %66,2koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %79,8koa gelen arabera neurtuta; 2023ko irailarekin alderatuta, %2,8 eta %3,1 puntu jaitsi dira, hurrenez hurren.

Eguneko batez besteko tarifa, alojamendu bakarreko erregimeneko bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, 135,1 eurokoa izan da irailean EAEn, hau da, %4,0ko igoera aurreko urteko irailarekin alderatuta. Tarifa 166,2 euroan kokatu da Gipuzkoan, 119,6 euroan Bizkaian eta 92,1 euroan Araban, eta hiriburuen arteko aldeak handiagoak izan dira: 205,3 euro Donostian, 135,1 euro Bilbon eta 72,1 euro Gasteizen.

Contador

Leer más acerca de: