'Superheroien familia' filma estreinatuko da ostiral honetan 'Zinema Euskaraz' programaren barruan

'Superheroien Familia' Filmaren Kartela
ZINEUSKADI
Publicado: viernes, 16 junio 2023 9:40

BILBO, 16 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadi elkartearen bidez sustatutako 'Zinema Euskaraz' programak 'Superheroien familia' filma estreinatuko du ostiral honetan, ekainaren 16an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zortzi zinema aretotan. Publiko orokorrari bideratuta dagoen animaziozko film norvegiarra da.

Egitasmoaren arduradunek jakinarazi dutenez, 'Zinema Euskaraz' programaren barruan aurten estreinatuko den seigarren filma da, 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria' eta 'Alan giza antena' pelikulen ostean.

'Superheroien familia' Getxo Zinemak, Golem Alhóndiga (Bilbo), Multicines (Bilbo), Florida Zinemak, (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Zuaza Zinemak (Durango), Niessen (Errenteria) eta Antiguo Berri (Donostia) zinema aretoetan proiektatuko da ostiral honetan. Gainera, datozen hilabeteetan beste film batzuk estreinatuko dira 'Zinema Euskaraz' programaren barruan, eta hurrengoa 'Una aventura
gigante' izango da, abuztuaren 25ean.

Horrela, 'Zinema Euskaraz' ekimenak euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du. Gainera, euskal zinemagintzari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa eta euskara sustatzen du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak.