TikTok sareko gazteei zuzendutako Bziber lehiaketa abian da

Bziber lehiaketa
AZKUE FUNDAZIOA
Publicado: sábado, 12 abril 2025 12:34

BILBO 12 Abr. (EUROPA PRESS) -

Azkue Fundazioak TikTok sare sozialeko Bziber lehiaketaren zortzigarren edizioa jarri du martxan maiatzaren 1era bitartean, gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburuarekin, eta aurten ere Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Lorea Intxausti aktorea izango da berriro erronka sortzailea, eta astelehenero, lehiaketa amaitu arte, hainbat erronka proposatuko dizkie gazteei sormena eta gaitasunak erakuts ditzaten.

Honela, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek nahi dituzten erronkak egin ahalko dituzte, nahi beste aldiz ere. TikTok sarean argitaratzeaz gain, bideoak modu pribatuan ere bidaltzeko aukera izango dute.

Zortzigarren edizio honetan, Lorea Intxaustirekin batera beste aktore batzuk ere egongo dira erronkak egiten gazteekin batera: Nahia Sillero (@nahiasillero) eta Ainhoa Azpitarte (@azpitarteainhoa) 'Irabazi arte' telesaileko aktoreak eta Kimetz Etxabe (@etxabekimetz) 'Go!azen' telesaileko Gontzal pertsonaia.

Lau irabazleak maiatzaren 2an iragarriko dituzte, Bziber lehiaketaren TikTok eta Instagram sareetako profilen bidez, baita lehiaketaren webgunean ere. Erronka bakoitzetik 4 irabazle aterako dira; beraz, zenbat eta erronka gehiago egin, irabazteko aukera gehiago izango dituzte gazteek. Irabazleek, 75 euroko opari txartela jasoko dute, Fnac dendetan gastatzeko.

Contador