UEMAk abiatu du 'Bertatik Bertara' kanpaina eta 61 udalek parte hartuko dute

Kanpainarako prestaturiko mahai gainekoa
UEMA
Actualizado: viernes, 19 junio 2020 12:50

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarrako 61 udalek hartuko dute parte 'Bertatik Bertara' kanpainan, ostiral honetatik aurrera. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak aurkeztutako ekimenarekin bat egin dute guztiek, eta datorren astean jasoko dituzte taberna, jatetxe, denda, ostatu eta oro har zerbitzu sektorerako prestatutako kartelak, mahai gainekoak eta gainerakoak.

UEMAk jakinarazi duenez, "gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak" aldarrikatuko ditu kanpainak, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariek kontzientziatzeko.

Horrela, UEMA ostiral honetan hasiko da herrietako eragileei formakuntza saioak ematen, sarean, kanpainaren nondik norakoak eta asmoak azalduz, eta eskura izango duten materialaren berri emanez.

Hasiera batean, udaren atarian, turismo eskaintzan "bertako altxorrak" nabarmenduko ditu kanpainak, euskararen erabileratik hasita. Udazkenetik aurrera, berriz, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen aterpe izango da kanpaina, "udaletatik tokian tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko".