UEUk 50. urteurreneko ekitaldi nagusia egingo du asteazkenean Bilboko Kafe Antzokian

UEUk 50 urte.
UEU
Actualizado: lunes, 19 septiembre 2022 10:47

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia nagusia egingo du asteazkenean, irailaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian, 18:00etan hasita, gonbidatu ugarirekin.

Kepa Sarasola eta Ane Sarasua UEUko zuzendariak eta idazkari nagusiak, hurrenez hurren, Joseba Sarrionandia idazleak, Pilar Kaltzada komunikazioan aditu eta UEUkideak, Arturo Elosegi, Rakel Gamito eta Maite Luengo ikertzaile eta UEUkideek, Xabier Amuriza bertsolariak eta UEUko Musika Sailak parte hartuko dute.

Gainera, UEUk jakitera eman duenez, gonbidatuen artean egongo dira Jokin Bildarratz eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, hurrenez hurren, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.