Valtonyc eta César Strawberry, EHUko "Kantatzen duten herriak" jardunaldian

Valtonyc
Europa Press - Archivo
Actualizado: martes, 11 diciembre 2018 12:51

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

"Kantatzen duten herriak" jardunaldien bigarren edizioa egingo da asteazkenean eta ostegunean, abenduaren 12an eta 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza, Arte Ederren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateetan. Hitzaldiak eta mahai inguruak antolatuko dira, besteak beste, musika eta zentzuraren gaia aztertzeko, eta parte hartzaileen artean Valtonyc eta César Strawberry izango dira.

Musika kontzertuak eta dokumentalen proiekzioak ere izango dira topaketetan, besteak beste. Ekitaldi guztiak Hezkuntza, Arte Ederren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateetan egingo dira, Leioako campusean, EHUk jakinarazi duenez.

"Kantatzen duten herriak" jardunaldiak asteazkenean hasiko dira, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean. Goizeko saioan "Musika eta zentsura" gaia landuko dute. Hasteko, "Tijera contra papel. Historia de la nueva censura" dokumentala izango da ikusgai, eta ondoren, mahai inguruan ariko dira Valtonyc (erbestetik), César Strawberry, La Chula Potra eta Gerard Escuer (dokumentalaren zuzendaria). Goizeko saioa bukatzeko La Chula Potra-ren rap kontzertu izango da. Arratsaldeko saioan, "Errusiar zaratak" izango dira hizpide Hezkuntza Fakultateko Batzar aretoan, eta Anastasia Lavrentyeva-k 1970 eta 1990 arteko rock errusiarra izango du hizpide.

Bestalde, ostegun goizean, "Ertzetako zaratak" landuko dituzte Hezkuntza Fakultateko Batzar aretoan: "Laboaren eta Leteren indar zentripetuak eta zentrifugoak" (Ainara Santamaria eta Jon Martin-Etxebeste), "Literatura eta musika DIY" (Patxi Gaztelumendi), "Música que no amansa a las fieras: el rap como herramienta de transformación social" (Kiko Ortega), "Censurados pero no silenciados" (Ion Andoni del Amo, Jason Diaux eta Arkaitz Letamendia) eta "Bakalas y neobakalas madrileños. De la subversión a la dominación" (Edu Leste)

Azkenik, arratsaldean, "Zaratak elkartuz" izenburupean, jardunaldia Arte Ederren Fakultateko Ikus-entzunezko platora lekualdatuko da, Jon Mantzisidor, Myriam RZM, Passion Farolas eta More Jaiaren parte hartzearekin.

Leer más acerca de: