Foto: ZINEXIT
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 15 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak Bilbon antolatutako Zinexit zine erakusketaren bosgarren edizioa bukatuko da ostegun honetan, urriaren 16an, "Lasa eta Zabala" filmaren proiekzioarekin. Emanaldia AlhondigaBilbaoko Golem zinema aretoetako 1 aretoan izango da, 19:30ean, dohainik, filma areto komertzialetan estreinatu baino egun bat lehenago, antolatzaileek adierazi dutenez.
Filma Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Octavio Gonzalez zikloko programatzaileak aurkeztuko dute, filmaren lantaldeko zenbait kide ondoan dituztela, hala nola Pablo Malo zuzendaria, Joanes Urkijo gidoilaria, Joxe Portela ekoizle betearazlea eta Unax Ugalde antzezle nagusia.
Pablo Malo eta Joanes Urkijo Lasa eta Zabalaren kasuaren sumarioan oinarritu dira istorioa lantzeko, eta "oraindik muturretan bizi garela" egiaztatu dute, alegia, "oso zaila dela jarrerak elkartzea eta batak bestearen mina aintzat hartu eta ulertzea". Filmaren helburua, bada, "bakoitzak dagozkion erantzukizunak bereganatzea da, leihoak ireki eta aire berria sar dadin".
Ikuspegi zinematografiko hutsetik, "kaltetuekiko, senideekiko eta gertatuarekiko errespetutik abiatuta", Malok eta Urkijok thriller poliziako bat osatu dute. Filmaren ondoren, Pablo Malo eta Unax Ugalde jendeari irekitako solasaldi batean izango dira.